Hemen,
historio guztiek
dute lekua
HONELAKOAK GARA
GURUZU ez da taberna edo jatetxe soila
Elkarrekin bizi garen, eta harremanak eta aukerak sortzen ditugun gunea da. Ez gara kafeak zerbitzatzearekin edo otorduak ematearekin konformatzen: komunitatea eraiki, aldaketak sortu eta bizitzak hobetu nahi ditugu.
Bilboko bihotzetik, ideia argi batekin sortu gara: agerian uztea gastronomia eta inpaktu soziala elkartuta egon daitezkeela. Izan ere, otordu batek, batzuetan, dena alda dezake.
Sukaldean eta arreta ematen ari den lantaldeko kide batzuek inklusioaren bidea egin dute aurretik eta, gaur egun, haien talentua eta profesionaltasuna harrotasun osoz partekatzen dute. Zuk hori bizitzea, sentitzea eta horren partaide bihurtzea nahi dugu.
Auzoari eta hiriari irekita dagoen gunea gara. Berdintasunetik, aniztasunetik eta zaintzetatik abiatuta, elkarrekin topatzeko, hitz egiteko, ikasteko, sortzeko eta hunkitzeko gunea.
Zatoz, gozatu eta partekatu. Izan ere, GURUZUn, istorio guztiak dira garrantzitsuak.
ESKAINTZA GASTRONOMIKOA
GURUZUn, ondo zerbitzatutako plateraz baino askoz ere gehiagoz goza dezazula nahi dugu: hemen, zuretzat pentsatutako esperientzia topatuko duzu.
Astelehenetik ostiralera, eguneko menua eskaintzen dizugu, sukaldeko gure taldeak mimoz prestatua. Lehen lau plater eta lau bigarren plater izango dituzu aukeran. Eta asteburua iristen denean, hirian hainbeste faltan botatzen diren afariei ateak irekiko dizkiegu.
Gure jangela erritmoa jaisteko, erlaxatzeko eta gertukoa eta arretatsua den aretoko taldekideen arreta jasotzeko pentsatutako txokoa da. Gainera, plaza bizia dugu eta, bertan, kultur, gizarte eta komunitate arloko programazioarekin gozatzeko aukera izango duzu.
ESPAZIOAK
GURUZU berritu berria den EDE eraikinaren beheko solairuan dago. Historiaz betetako tokia da eta, gaur, itxura modernoa, jasangarria eta bizitzaz betetakoa du.
Proposamen gastronomiko paregabeaz gain, topaketa mota guztietarako erabilera askotako espazioak jartzen ditugu zure esku: jardunaldiak, mintegiak, bilerak, prentsaurrekoak, aurkezpenak eta ekitaldi sozialak.
Hori guztia ingurune pribilegiatuan, hiriaren bihotzean, alderdi garaikideak eta erosoak bat egiten duten tokian.
AGENDA KULTURALA
Kontzertu akustikoa?
Partekatutako film?
Zientziari, literaturari, giza eskubideei, naturari, teknologiari… buruzko solasaldia?
Bertso saio musikatua?
Egin dezagun kultura komunitarioa.