Guruzuk ez ditu soilik
otorduak
zerbitzatzen: istorioak kontatzen ditu,
topaketak kozinatzen ditu eta aukerak irekitzen ditu
MARIA MONTESSORI GELA
BOSTGARREN SOLAIRUA
Laugarren pisuan dago, argi naturala du eta Plazari begira dago. Gune egokia da tailerretarako, mintegietarako eta formatu txikiko bileretarako.
LEKUA
22m2
EDUKIERA
12
ZUTIK
12
ANTZOKI FORMATUA
10
MAHAI FORMATUA
ZERBITZUAK
Wifia
Pantaila
TB
Soinua
Zerbitzu hauetako bat nahi baduzu:
- ESKAINTZA GASTRONOMIKOA
- BERARIAZKO EKIPAMENDU TEKNIKOA LANGILE LAGUNTZAILEAK
- PHOTOCALLA
- EXTRA WIFI
- ZERBITZUA
- ITZULPENA ZEINU-HIZKUNTZARA EDO BESTE HIZKUNTZA BATERA
- GRABATZEKO/DOKUMENTATZEKO ZERBITZUA
- ERRAZTE GRAFIKOA
- DJ-A
- DEKORAZIOA
- …
Kontsultatu
TARIFAK
Lanaldi erdia
Lanaldi osoa
60,00 €
100,00€
* Prezioa, BEZik gabe.
** Prezio berezia, % 50ekoa, Hirugarren Sektore sozial, kultural eta hezitzaileko irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, Rural Kutxaren lankidetzari esker.
*** EDE eraikinetik hurbil dauden gizarte-, kultura- eta hezkuntza-arloko erakunde, eragile edo mugimenduei espazioak utziko zaizkie beren jarduerak aldi baterako egin ditzaten.
**** Jarduera doakoak egiten dituzten erakunde, eragile edo mugimendu sozial, kultural edo komunitarioei ere utziko zaizkie espazioak aldi baterako.
Erreserba eta ordainketarako prozedura:
Lekua edota cateringa eskatzeko, formulario hau bete beharko da.
Catering-zerbitzua behar denean, eskaera 15 egun lehenago bidali beharko da.
Eskabidea behin betiko onartutzat joko da erakunde eskatzaileak postaz bidaliko zaion eskaintza behar bezala sinatuta itzultzen duenean.
EDE/GURUZUk harremanak ditugun erakundeen eta pertsonen etikaz eta jardunbide egokiez fidatzen gara, eta, beraz, ez da eskatuko aurretik adostutako prezioa ordaintzea.
Zenbatekoaren % 100 jarduera edo ekitaldia egin eta hurrengo 3 egun baliodunetan ordainduko da.
Ezerezte-politika: jardueraren/ekitaldiaren data baino 7 egun baliodun lehenago ezeztatzen bada, onartutako aurrekontuaren % 50 fakturatuko da.
OHARRA: Guneak uztekoko eskubidea duten erakundeen kasuan (tarifetarako esteka), erreserba-eskaera gutxienez astebete lehenago egingo da, eta libre egotearen araberakoa izango da. Eskatzaileak proposamena sinatuz gero, erreserba berretsiko da.
Irisgarritasuna
EDE FUNDAZIOAren egoitza eta GURUZU Jatetxe taberna gune irisgarriak dira: Manuel Allende kaleko 10. zenbakian kokatutako sarrera nagusiak Plazara zuzenean sartzeko aukera ematen du; Plazak lotura zuzena du EDE FUNDAZIOArekin, GURUZU Jatetxearekin, baita eraikineko solairu guztiak (terraza barne) lotzen dituzten igogailuen eta eskaileren beste gune batzuekin ere.
Igogailu guztiak mugikortasun murriztuko pertsonentzako irisgarriak dira eta hauek dituzte barnean: erliebedun botoiak eta Braillea, ahots bidezko ohartarazlea eta solairua adierazten duen display optikoa.
Egokitutako komunak. Haurtxoak aldatzeko lekuak daude eskura.
ERABILTZEKO BALDINTZAK
1. Pertsonentzako espazio segurua eta inklusiboa
GURUZU pertsonen garapenerako berdintasun-gune segurua eta inklusiboa da, eta, beraz, ez dira onartzen printzipio horiek urratzen dituzten jarrerak, harreman-moduak eta jarduerak.
EDE Fundazioak errespetuan, berdintasunean eta tratu onean oinarritutako organizazio-kultura sustatzen du, edozein indarkeria-, jazarpen- edo diskriminazio-motaren aurrean zero tolerantzia erakutsiz. Konpromiso horrekin bat etorriz, erakundeak arreta emateko, laguntzeko eta bideratzeko protokoloak ditu, bai eta salaketa-kanal bat ere, pertsonen osotasuna urratzen duten egoerak jakinarazteko.
Ildo horretan, berariaz debekatuta daude, espazioak erabiltzen diren bitartean, honako hauek:
- Sexu-jazarpena edo sexuagatriko jazarpena, bai eta osotasun moralaren, duintasunaren edo sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide ere.
- Sexu-orientazioagatiko, identitateagatiko eta/edo genero-adierazpenagatiko jazarpena edo indarkeria.
- Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria.
- Egiturazko indarkerien edo indarkeria anitzen eraginpean dauden beste kolektibo batzuekiko jazarpena (arraza, jatorri nazionala edo etnikoa, sexua edo generoa, adina, sexu-orientazioa, erlijioa edo desgaitasuna).
Erakundeari lotutako pertsona guztiak edo espazioaren erabiltzaile guztiak (profesionalak, boluntarioak, parte-hartzaileak, laguntzaileak edo hirugarren pertsonak) behartuta daude jarduera-esparru hori errespetatzera eta indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko ingurune seguruak sortzen laguntzera.
Klausula hori ez betetzeak jarduera berehala etetea ekar dezake, bai eta EDE Fundazioak pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzea ere.
2. Espazioak zaindu
Erakunde eskatzailea izango da alokatutako edo utzitako espazioak zaintzeko arduraduna, eta, beraz, espazio horiek egoera onean mantentzeaz arduratuko da.
Erakunde eskatzaileak bere gain hartuko du ekitaldia antolatzeko eta gauzatzeko ardura osoa, eta, hala badagokio, ekitalditik erator daitezkeen kalteen ardura hartuko du bere gain.
Erakunde eskatzaileak bermatuko du alokatutako edo utziatako espazioen okupazioa eskabidean zehaztutako erabileretarako erabiliko dela, eta konpromisoa hartuko du material grafikoa, kartelak edo antzekoak ez erabiltzeko, Guruzurekin egindako eskaeran eta/edo alokairu-prozesuan adostutakoaz gain.
3. Muntaketa eta desmuntaketa
Altzarien antolamendua, oinarrizko muntaketa eta desmuntaketa erakunde eskatzailearekin adostuko dira kasu bakoitzean.
Utzitako espazioak jaso ziren egoera berean itzuliko dira, baita altzarien kokapena ere.
4. Jasangarritasuna
Jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa dugu, eta Guruzura etortzen zareten pertsona, erakunde eta kolektiboei hauxe eskatzen dizuegu:
- Egin dezagun energiaren erabilera arduratsua (beharrezkoak ez diren argiak pizteko eta amatatzeko kontrola, pilotuak stand by eran…)
- Izan gaitezen uraren kontsumoarekin arduratsuak.
- Egin dezagun beti zaborraren gaikako bilketa edukiontzi egokietan