Guruzun,
beti dago zuretzako
mahai bat
ESKAINTZA GASTRONOMIKOA
GURUZUn, ondo zerbitzatutako plateraz baino askoz ere gehiagoz goza dezazula nahi dugu: hemen, zuretzat pentsatutako esperientzia topatuko duzu.
Astelehenetik ostiralera, eguneko menua eskaintzen dizugu, sukaldeko gure taldeak mimoz prestatua. Lehen lau plater eta lau bigarren plater izango dituzu aukeran. Eta asteburua iristen denean, hirian hainbeste faltan botatzen diren afariei ateak irekiko dizkiegu.
Gure jangela erritmoa jaisteko, erlaxatzeko eta gertukoa eta arretatsua den aretoko taldekideen arreta jasotzeko pentsatutako txokoa da. Gainera, plaza bizia dugu eta, bertan, kultur, gizarte eta komunitate arloko programazioarekin gozatzeko aukera izango duzu.
Eta terraza? EDE eraikinaren bosgarren solairuan dagoen espazio paregabea da. Lorategi eder bat eta hiru giro desberdin ditu, nola gozatu nahi duzun hautatzeko aukera izan dezazun: zerbait hartu, entretenitu edo zure erakunde edo enpresarekin ekitaldi bat ospatu.
Eta topaketak gustuko ditugunez, gure instalazioetan antolatu ditzakezun bilera, ekitaldi, jardunaldi edo mintegietarako catering eta coffee breaks zerbitzua ere erabilgarri izango duzu.
Ezagutu zuretzat prestatuta dugun guztia
Gaur zer bazkalduko dugu?
Txahal carpaccioa, alberjinia kaneloiak edo hostopila nahi duzu?