26nov11:00 am12:00 pmNontzeberri ZikloaZinea

Descripción

Agur Artzai (Julen Zubiete 2022, 27min).

Filmak kultura baten desagerpena kontatu nahi du, gure kulturaren zati handi batena, hizkuntza bera galtzaile izango dena.

Zuzendaria gure aretora hurbilduko da lan ederraren nondik norakoak azaltzeko.

Azkenetan den bizimodu bat erretratu nahian, Julen, Gorbeian geratzen diren azken artzainetako batengana hurbilduko da, Joserengana. Elkarrekin konpartituko duten denboran iraganerako ateak irekita geratuko dira atzean utzitakoari erreparatzeko.

Denboraren joana, etengabe garai berrietara egokitu beharra… eta, oro har, desagerpenera bideratutako mundu baten gainbehera erretratatu du Julen Zubietek (Orozko, , 27 minutuko iraupena hartu duen film labur proiektuan: Jose (87) Gorbeia mendiko azken artzainetako bat da. Bizi osoa darama ardiak zaintzen, baina, uda honetan, artzaina denetik lehen aldiz, ez da bere artaldearekin mendira igo.

Lehen beste artzain batzuk zeuden; uda guztietan igotzen ziren artaldeekin. Egun, ordea, ez dira apenas gelditzen. Bizimodu hori hiltzear da, eta Jose da horren guztiaren azken lekukoetako bat. Negua iristen denean, Josek bere ardiak zaintzen ditu baserri aurrean duen ukuilu zaharrean, leku urrun eta bakarti batean. Bertara gerturatuko da zuzendaria. Josek eta berak haurra zenetik ezagutzen dute elkar. Orain, urte mordo baten bueltan, atzera begira jarriko dira.

Jose Ereño Gorbeiako artzainaren bizipenek oinarritzen dute, beraz, Orozkoarraren ikus-entzunezkoa. Bere lehen profesionala izaki, hasieratik izan du arrakasta lagun. Izan ere, ikusmira handia sortu zuen iragan berri den BBK Mendi Film Festival Jaialdian. Euskadiko Zinema Eskolaren sari gaztea eta EITB saria euskarazko film labur onenari ere eskuratu ditu.

+ info

Hora

Noviembre 26, 2026 11:00 am - 12:00 pm(GMT+01:00)

Lugar

Guruzu Plazan (Ede Fundazioa)

Precio

Doanik

Organiza