14nov10:00 am3:00 pmSAREGINAKJaialdia
Descripción
Proposamen kultural eta sozial bat da, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak bultzatua, Euskadin bizi diren emakume errefuxiatuen, migratuen eta arrazializatuen parte hartzea eta (kontra)narratiben sorrera indartzeko, artearen, ikerketaren eta sorkuntza kolektiboaren bidez. 10:00–12:00 EDE
Descripción
Proposamen kultural eta sozial bat da, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak bultzatua, Euskadin bizi diren emakume errefuxiatuen, migratuen eta arrazializatuen parte hartzea eta (kontra)narratiben sorrera indartzeko, artearen, ikerketaren eta sorkuntza kolektiboaren bidez.
10:00–12:00 EDE FUNDAZIOAREN PLAZA
Tailerra Tintas mutantes Monster Ink, YeYé Torres-en eskutik.
Yeyé Torresek umeentzako tailerra eskainiko du, marrazketa, tinta eta estanpazioa landuz. Aztarnak, zigiluak, alegiazko pertsonaiak eta jolas grafikoak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak bere sorkuntza egingo du eta obra partekatu bat egiten lagunduko du.
Haurrei zuzendutako sormen- eta partaidetza-tailerra. Jarduerak adierazpen, irudimen eta esperimentaziorako espazio ludiko bat eskainiko du, umeentzat egokitutako tinta, grafiko eta estanpatuekin.
Norentzat: 5-10 urte bitarteko haurrentzat.
Aurreikusitako kupoa: 10-15 parte-hartzaile.
Beharrezkoa da tailerrean izena ematea aldez aurretik.
Heldu batek lagundu behar du umea tailerrak irauten duen bitartean.
10:00–12:00
ANIQUA BANO ARETOA, EDE FUNDAZIOA
Tailerra «Erbestea leku bat da», Lina Jimenez-en eskutik
Tailer honek esperimentazioa bilatzen du, kamera ilunarekin eta haren poetikarekin, hitzarekin eta performancearekin, gogoeta egin eta gorputz migratuek betetzen duten lekua aintzat hartzea.
Migratzaile, erbesteratu eta arrazializatuei soilik zuzendua.
Aurreikusitako kupoa: 20 lagun gehienez
Beharrezkoa da tailerrean izena ematea aldez aurretik.
10:00–12:00
ANGELA DAVIS ARETOA, EDE FUNDAZIOA
Tailerra «Crocheta eta memoria», Fernanda Cándida Estevesen eskutik
Sormen kolektiboko espazioa, non crocheta erabiliko den, adierazpen artistikoaren euskarri gisa. Saioan, parte-hartzaileek ehungintzako teknika horretan hasteko beharrezkoak diren oinarrizko nozioak ikasiko dituzte. Tailerrerako behar diren materialak unean bertan emango dira.
Ehungintzan, memorian eta prozesu komunitarioetan interesa duten pertsonei zuzendua. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea.
Aurreikusitako kupoa: 15-20 lagun gehienez
Beharrezkoa da tailerrean izena ematea aldez aurretik.
12:30–13:30 EDE FUNDAZIOAREN PLAZA
Proiekzioa eta solasaldia, Rasureitor Ile-apaindegi Disidentea
Rasureitor Ile-apaindegi Disidentea ikus-entzunezko piezaren proiekzioa. Ile-apaindegi ibiltariak Bogotako (Kolonbia) leku zaurgarrietan egindako ibilbideari buruzko dokumentala. Bidaia iraultzaile bat, ilearen eta musikaren bitartez. Bogotako lurralde ahulduetako ile-apaindegi ibiltari bati buruzko dokumentalaren 25 minutuko bi kapitulu proiektatuko dira. Ondoren, Rasureitorrekin hitz egingo dugu.
Norentzat: herritar guztientzat.
Sarrera librea aretoa bete arte.
13:30–15:00
GURUZU PLAZA, EDE FUNDAZIOA
«Denak entzun daitezen: aniztasuna eta boterea musikaren industrian» Solasaldia musikaren industriako aniztasunari, botereari eta arrazakeriari buruz.
Las Pibas Producen (musika taldea/Cumbia)
Masta Quba (diziplina anitzeko artista/rap)
Afrika Bibang (diziplina anitzeko artista/Soul & Jazz)
Moderazioa Ajala La Necia-ren eskutik (Artista multidiziplinarra, Rapera, podcaster, EduComunicadora)
Musikariei, artistei, kultur produkzioko eta kudeaketako profesionalei, musika-industriako eragileei, elkarteei, gazte sortzaileei eta interesa duten herritarrei zuzendua.
Sarrera librea aretoa bete arte.
+ info
Hora
Noviembre 14, 2026 10:00 am - 3:00 pm(GMT+01:00)
Lugar
GURUZU Plaza, SALA LUZ CASANOVA, SALA ANGELA DAVIS, SALA ANIQUA BANO
Precio
Doanik