URTEURREN ZOZKETAREN
Oinarri legalak
Zozketa hori EDE FUNDAZIOA-FUNDACIÓN EDEk (aurrerantzean, “EDE Fundazioa”) egiten du, GURUZU JATEXEAren kudeaketaz arduratzen den erakundea den aldetik. Sozietatearen helbidea honako hau da: Simon Bolivar kalea, 8B, 48010 Bilbo (Bizkaia); IFK: G-95748356; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F364 erregistro-zenbakiarekin.
- Zozketa publizitate- eta sustapen-helburuetarako bakarrik egiten da, parte-hartzaileentzako gainpreziorik eta tarifikazio gehigarririk gabe.
- Hiru irabazle egongo dira, bakoitzak bi lagunentzako asteburuko afaria jasoko du (ostiral gaua, larunbat gaua) aukeratutako gonbidatu batekin partekatzeko.
- Saria:
- Ikusi afariaren menua hemen.
- Sariak zozketa orrian zehaztutako guztia barne hartzen du. Sarian sartuta ez dagoen edozer gauza irabazleak ordainduko du.
- Aldez aurreko erreserba: Sariaz gozatzeko aldez aurretik Guruzu Jatetxera deitu behar da erreserba egiteko (zazpi egun lehenago).
- Menua gozatzeko da, edo ostiralean edo larunbatean, 20:00etatik 23:00etara.
- Sariaz gozatzeko azken eguna 2027ko urtarrilaren 31 izango da. Sarituak ez badu saria 2027ko urtarrilaren 31 baino lehen jaso, saria galduko du.
- Erreserba bertan behera uztea: Beharrezkoa da Guruzu Jatetxera gutxienez 24 orduz deitzea bertan behera utzi edo data aldatu behar izanez gero.
- Saria ez da diruarekin trukatuko eta ezin izango zaio beste inori transferitu.
- Zozketan parte hartzeko, honako baldintzak bete behar dira:
-
- 18 urtetik gorakoa izan.
- Fundazioko langilea ez izatea eta EDE Fundazioan zerbitzuak ematen dituen edozein enpresak zozketaren kudeaketa zuzenean parte ez hartzea.
- Baldintzak:
- Jarraitu Guruzu Jatetxearen profil ofizialari parte hartzen duen plataformaren arabera: Instagram (@guruzu_jatetxea), Facebook (Guruzu Jatetxea).
- ATSEGIN DUT klikatu izana kanpainako argitalpenean.
- Aipatu, dagokion argitalpenean, norekin gozatu nahi den sariaz.
- Iruzkin anitzak: Iruzkin bat baino gehiago egin daitezke, betiere pertsona desberdinak aipatzen badituzte. Balio duen iruzkin bakoitzak parte-hartze gehigarri bat suposatuko du eta, beraz, hautatua izateko beste aukera bat. Iruzkin errepikatuak, modu automatizatuan eginak, aipamenik ez dutenak edo parte-hartzea manipulatzeko eginak, baztertu ahalko dira, aldez aurretik zehaztutako irizpideen arabera. Aipamena lagun/ezagunei buruzkoa izan behar da, hau da, instagrameko benetako profila / facebook.
- Probabilitateak: Baliozko iruzkin bakoitza parte-hartze gehigarri bat da, ezarritako mugen barruan
- Bi sareetan parte hartzea: Onartuko da, baina pertsona batek sari bakarra irabaz dezake
- Zozketan parte hartzeko epea 2026ko urriaren 22ean hasiko da, 11:00etan eta 2026ko azaroaren 1ean amaituko da, 17:00etan. Ez da kontuan hartuko zozketa hasi aurretik edo amaitu ondoren egindako parte-hartzerik.
- 3 irabazle izango dira: 2 Instagram bidez eta 1 Facebook bidez.
- Zozketa behar bezala eta oinarri hauetan adierazitakoaren arabera jasotako partaidetza guztien artean egingo da. Zozketan parte hartze hutsak oinarri hauek baldintzarik gabe onartzea dakar.
- Irabasleak ausaz aukeratuko dira sarituak, zozketaren pantaila grabatzen duen online tresnaren bidez, irabazleak egiaztatzeko. Gutxienez 2 ordezko aukeratuko dira plataforma bakoitzeko, saria hutsik geratuko balitz ere.
- Zozketa azaroaren 4an egingo da, 10:00etan (penintsulako ordua).
- Zozketaren emaitza mezu zuzen baten bidez jakinaraziko zaie irabazleei, parte hartu duten plataformaren bitartez. Mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatuko diegu, sariaz nola eta noiz gozatu azaltzeko. Mezua jaso eta gero, irabazleek 48 orduko epean erantzun beharko dute, mezua bidaltzen dutenetik hasita. Hala ez bada, saria erreklamatzeko eskubidea galduko dute. Legezko oinarrietako baldintzak betetzen dituen eta zozketaren erreserban dagoen hurrengo pertsonak hartuko du bere lekua.
Baldin eta:
- Irabazleak baldintzak betetzen ez baditu: Bere aukeraketa baliogabetzen da eta hurrengo ordezkoari emango zaio
- Ordezkoak amaitzen badira, beste zozketa bat egingo da
- Irabazlea bikoiztuta badago: Pertsona berak ezingo ditu bi afari jaso
- Irabazlearen eta/edo parte-hartzaileen irudi- eta/edo jabetza intelektualeko eskubideak lagatzea. Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izena GURUZU JATETXEko Sare Sozialen profilean argitaratuko da. Zehazki, irabazleek onartuko dute beren erabiltzaile-izena eta RRSSko profil publikoko argazkia GURUZU JATETXEren profiletan edo beste webgune batzuetan argitaratzea, promozioaren irabazleen berri emateko.
- Saria ezin izango da aldatu, edo dirutan konpentsatu. Era berean, ez da sartzen oinarri hauetan jasotzen ez den bestelako gasturik, irabazlearen joan-etorria edo sariaren bidalketa. Horiek irabazleak hartuko ditu bere gain.
- Saria onartzea ezinbesteko baldintza izango da mezu zuzena bere profilean jasotzen den unean.
- EDE Fundazioa ez da izango irabazleak sariarekin egin dezakeen erabilera desegoki edo iruzurrezkoaren erantzule, ezta irabazleek oinarri hauek ez betetzearen erantzule ere.
- EDE Fundazioak ez du bere gain hartzen sariak gozatzean gerta daitezkeen istripuen, sariaren erabilera okerraren eta EDErekin zerikusirik ez duten gorabehera teknikoen erantzukizunik.
- EDE Fundazioak zozketan parte hartzeko oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten edo datuak osorik ez dituzten parte-hartzaileen erregistroa baztertzeko aukera izango du.
- EDE Fundazioak beretzat gordetzen du zozketaren amaiera ona ekarriko duten aldaketak egiteko eskubidea, oinarrietan deskribatutako moduan egitea eragozten duten bidezko arrazoiak edo ezinbesteko arrazoiak daudenean.
- EDE Fundazioa ezin izango da inola ere erantzuletzat hartu, baldin eta sustapena atzeratu, aldatu, laburtu edo baliogabetu behar bada, inguruabarrek hala justifikatzen badute, eta betiere parte-hartzaileek eskuratutako eskubideei kalterik egin ez bazaie.
- EDE Fundazioak sustapenaren arauak betetzen ez dituzten parte-hartzaileei baja emateko, deskalifikatzeko edo zigorra ezartzeko eskubidea izango du, parte-hartzaileren batek iruzurrez jokatu badu.
- Datu pertsonalen babesa: Emandako datuak EDE FUNDAZIOA-FUNDACIÓN EDEk tratatuko ditu, tratamenduaren arduraduna den aldetik (IFK: G-95748356; helbidea: Simon Bolivar, 8B, 48010 Bilbao, Bizkaia), zozketan parte hartzea kudeatzeko. Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa oinarri legal hauetan xedatutakoa betearazteko beharra da. Helburu horrekin, zure datuak EDEn gordeko dira sariak baliozkotzeko eta berrerosteko prozesurako behar den denbora guztian, eta ondoren, EDEk izan ditzakeen legezko betebeharrei erantzuteko legez ezarritako epean.
Edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, lekualdatzeko edo baimena ezeztatzeko eskubideak, adierazitako helbidera postaz bidalita edo lopd@edefundazioa.org helbide elektronikoaren bidez, zure nortasuna behar bezala egiaztatuta eta eskaera zehaztuta. Datuak babesteko eskubidea urratutzat jotzen baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).
¿Qué comemos hoy?
¿Te apetecen un carpaccio de ternera, canelones de berenjena y humus o un milhojas?