Descripción
Hiri korala. Etxebizitza, lana eta kultura teilatu beraren azpian Zoopolis TV Tour Urbanbatek ekoitzitako podcast ibiltarien serie bat da, eta zuzenean, publikoarekin, grabatzen da. Garai nahasi hauetan, etxebizitzaren garestitzeak, lan-prekaritateak eta hiri-espazioaren
Descripción
Hiri korala. Etxebizitza, lana eta kultura teilatu beraren azpian
Zoopolis TV Tour Urbanbatek ekoitzitako podcast ibiltarien serie bat da, eta zuzenean, publikoarekin, grabatzen da.
Garai nahasi hauetan, etxebizitzaren garestitzeak, lan-prekaritateak eta hiri-espazioaren gaineko lehia gero eta handiagoak markatutako testuinguruan, gero eta pertsona gehiagok dituzte zailtasunak hiriaren erdigunean bizitzen jarraitzeko, eta periferiako auzoetara edo urrunagoko udalerrietara joatera behartuta daude. Testuinguru honetan, erdigunerako eskubidea nork duen galdetzeak inoiz baino premia handiagoa du.
Hiriguneek garraioa, enplegua, zerbitzuak, erakundeak eta kultura-jarduera pilatzen dituzte, baina aukera horietarako sarbidea ez da modu berean banatzen. Zentraltasunerako eskubideaz hitz egiteak galdera hau egitea dakar: nork bizi, iraun eta parte har dezake hiriko eremurik hobekien konektatuetan?
Zoopolis TV Tourren hurrengo geldialdia Guruzuko plazan grabatuko dugu. Guruzu EDE Fundazioaren jatetxe eta zentro soziokulturala da, Plaza eraikinaren beheko solairuan kokatua. Bilboko erdigunean dagoen eraikin hibrido honek etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ostatuak, lanerako eta prestakuntzarako espazioak, gizarte-proiektuak, kultura-programazioa eta jatetxe inklusibo bat biltzen ditu.
Esperientzia horretatik abiatuta, etxebizitza, lana, kultura eta gizarte-zerbitzuak teilatu beraren azpian elkartzen direnean zer gertatzen den aztertuko dugu. Lagun al dezake arkitekturak gizarte-nahasketa sustatzen? Nork erabakitzen du zer jarduera eta zer pertsonak duten lekua hirigunean, eta zer baldintzatan?
Koralek bezala, eraikin batzuek askotariko bizitzak hartzeko gai diren egiturak sortzen dituzte. Eta abesbatza batean bezala, haien bizitasuna ahots desberdinek parte hartzeko, entzunak izateko eta elkarren artean harremanetan jartzeko duten aukeraren araberakoa da.
Parte-hartzaileak:
- Romina Sostegno, EDE Fundazioko Komunikazio arduradunak, Plaza proiektuaren jatorria eta lehen ikaskuntzak aurkeztuko ditu.
- Josep Maria Montaner, arkitekto, katedradun, idazle eta Bartzelonako Udaleko Etxebizitza zinegotzi ohiak, arkitekturaren, etxebizitzaren, hiri-politiken eta hirirako eskubidearen arteko harremanaz hitz egingo du.
Zuzeneko musika Intensidades Ortega bikote bilbotarraren eskutik etorriko da; Savina Lafitak eta Ander Cisnerosek osatzen dute taldea.
+ info
Hora
Octubre 8, 2026 7:00 pm - 9:00 pm(GMT+02:00)
Lugar
Guruzu Plaza
Precio
Doako sarrera lekua bete arte