Guruzuk ez ditu soilik otorduak
zerbitzatzen: istorioak kontatzen ditu,

topaketak kozinatzen ditu eta aukerak irekitzen ditu

ESPAZIOAK

GURUZU EDE eraikin berrituaren beheko solairuan dago, gaur egun bizitzaz beteta dagoen leku moderno eta jasangarri batean.

Proposamen gastronomiko paregabeaz gain, era guztietako topaketetarako espazio erabilgarriak jartzen ditugu zure eskura: jardunaldiak, mintegiak, bilerak, prentsaurrekoak, aurkezpenak edo ekitaldi sozialak.

  • Plaza: agertoki irekia eta inspiratzailea da, ezin hobea kontzertu, aurkezpen edo topaketa komunitarioetarako.
  • Terraza: bosgarren solairuan dago, hiri-lorategi bat, hiru giro desberdin dituena, zerbait hartzeko, erlaxatzeko edo gure taldeak prestatutako koktelekin ekitaldi bat egiteko aproposa.
  • Aretoak: tamaina ezberdinetako lau espazio daude laugarren solairuan, zure behar profesional edo sozialetara egokitzeko pentsatuak.


Hori guztia leku pribilegiatu batean, hiriaren bihotzean.

GURUZU pertsonen garapenerako berdintasun-gune segurua eta inklusiboa da, eta, beraz, ez dira onartzen printzipio horiek urratzen dituzten jarrerak, harreman-moduak edota jarduerak.

Gehiago irakurri

EDE Fundazioak errespetuan, berdintasunean eta tratu onean oinarritutako organizazio-kultura sustatzen du, edozein indarkeria-, jazarpen- edo diskriminazio-motaren aurrean zero tolerantzia erakutsiz. Konpromiso horrekin bat etorriz, erakundeak arreta emateko, laguntzeko eta bideratzeko protokoloak ditu, bai eta salaketa-kanal bat ere, pertsonen osotasuna urratzen duten egoerak jakinarazteko.

Alde horretatik, erabat debekatuta daude, espazioak erabiltzen diren bitartean, honako hauek:

  • Sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena, bai eta osotasun moralaren, duintasunaren edo sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide ere.
  • Sexu-orientazioagatiko, identitateagatiko eta/edo genero-adierazpenagatiko jazarpena edo indarkeria.
  • Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria.
  • Egiturazko indarkerien edo indarkeria anitzen eraginpean dauden beste kolektibo batzuekiko jazarpena (arraza, jatorri nazionala edo etnikoa, sexua edo generoa, adina, sexu-orientazioa, erlijioa edo desgaitasuna).


Erakundeari lotutako pertsona guztiak edo espazioaren erabiltzaile guztiak (profesionalak, boluntarioak, parte-hartzaileak, laguntzaileak edo hirugarren pertsonak) behartuta daude jarduera-esparru hori errespetatzera eta indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko ingurune seguruak sortzen laguntzera.

Klausula hori ez betetzeak jarduera berehala etetea ekar dezake, bai eta EDE Fundazioak pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzea ere.

89m2 | Max. 170 pertsona

267m2 | Max. 267 pertsona

85m2 | Max. 90 pertsona

69m2 | Max. 47 pertsona

22m2 | Max. 12 pertsona

54m2 | Max. 30 pertsona

54m2 | Max. 30 pertsona

150m2 | Max. 328 pertsona

Guruzuk ez ditu soilik otorduak zerbitzatzen: istorioak kontatzen ditu, topaketak kozinatzen ditu eta aukerak irekitzen ditu